
Kardala LHII
akuakultura
eskola
Akuakultura Eskola /
01.
Historia
KARDALA LHII Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa da. Aipatutako Sailaren Lanbide Heziketako sailburuordetzaren zentro integratuen sarearen parte da.
Goi-mailako Akuakultura Zikloa 2004an jarri zen martxan Mutriku BHIren eskaintza moduan. 2015ean, zikloa berarentzako propio prestatu zen ikastetxe batean eskaintzen hasi zen, KARDALAn.
Gaur egun, ikastetxeak prestakuntza zein laneratze arloko eskumenak ditu akuikultura eta elikagai industrien esparruetan. Gainera, espazioak eta instalazioak berritzeko, zabaltzeko eta sendotzeko prozesuan dago.
Ikastetxearen jardueren artean daude aipatutako adarretako prestakuntza-ekintzak, eta akuakulturari aplikatutako ikerketa pedagogiko eta proiektuetan parte hartzea.
02.
Misioa, bisioa
Misioa:
Ikasleria akuakulturako teknika jasangarrietan eta balioetan hezi. Horrela, laneratzea sustatu eta sektoreari eta gizarteari ekarpen eraldatzaileak eginez.
Bisioa:
Azpiegitura eta baliabideetan ondo hornitutako zentrua. Ikastetxean ikasleria ikaskuntzaren protagonista da, jasangarritasunean bide-erakusle, sektorearen bultzatzaile lankidetza giroan.
03.
Instalakuntzak
Kardala LHIIren egoitza nagusia Mutrikuko portuan kokatuta dago, arrantzaleen kofradiako eraikiniean eta ur gazi zein gezetako espezieen ikerketa, hazkuntza, elikadura eta ugalketa gauzatzeko instalakuntzak ditu.
Heziketa Eskaintza Arautua /
Albisteak /
EMAILA
komunikazioa@kardala.eus
TELEFONOA
943 60 71 37
KOKAPENA
Portu Kalea z/g,
Kofradia Eraikina
20830 Mutriku, Gipuzkoa