
Kardala LHII
akuakultura
eskola
Proiektuak /
01.
Proiektuak
Urratsbat
Kardala LHIIk Urratsbat proiektuan parte hartzen du eta ekintzailetza proiektuak gidatu, orientatu eta errazteko laguntza eskaintzen du. Urrastbatek ikasleek lan eta enpresa munduan lehen urratsak emateko laguntza eskaintzen die.
Zer da Urratsbat programa?
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sortutako programa da, Lanbide Heziketako ikasleak beraien enpresa propioa sortzen laguntzeko helburu duena.
Nori zuzendua dago
1. Ikastetxeko ikasle guztiei.
2. Ikastetxeko ikasle-ohi guztiei.
3. Gure irakaskuntza ez-arautuko ikastaroetan edo ikastaro ez-presentzialetan parte hartu duten pertsona guztiei.
Zer eskaintzen dugu?
1. Institutuak prozesua hasieratik bukaeraraino gidatuko duen arduradun bat eskainiko du.
2. Gure ikastetxeak ekintzailetza bulego bat du, enpresa bat sortzeko ekipamendua duena.
3. Zentroak bere ekipamenduak erabiltzeko aukera ematen du hasierako-fasean zehar (zentroaren berezko jarduna oztopatzen ez duen bitartean).
4. Dirulaguntzak eskatzeko laguntza eskaintzen du.
5. Inguruko Garapen Agentziekin kolaborazioa, enpresa sortzeko esperientzia eta aholkularitza eskaintzen dutenak.

AKURA
AKURA diziplina anitzeko proiektua da, bere helburu nagusia gure erkidegoan akuakultura iraunkorra sustatzea da, teknologia berritzaile eta efizienteen bidez, balio gastronomiko handiko eta nutrizio- eta osasun-kalitate handiko produktu bat lortzeko.
Helburua, Mugilidoen familiako espezie berritzaile baten hazkuntza eta ugalketa aurrera eramatea da, DIVERSIFY proiektuaren barruan Europar Batasunak hainbat ezaugarrirengatik gomendatua, hala nola, bere hazkunde azkarragatik eta orojalea izateagatik. Azken horri esker, dietan mantenugai natural berriak sar daitezke, besteak-beste mikroalgak, eta horrek pentsu komertzialetan arrain-irinen erabileraren mendekotasuna murrizten du, prozesuari jasangarritasuna emanez eta, jakina, azken produktuaren balio nutrizionala gehituz.
Akuakulturaren garapenerako espezie gako bat izanik, haren bizi-zikloa gatibutasunean ixtea beste erronka bat da, arrainkumeak ingurune naturalean harrapatzea saihestuz.
Hazkuntza eskala erdi-industrialean garatuko da lehorrean, birzirkulazio-sistemen (RAS) bidez, uraren eta energiaren kontsumoa optimizatuz. Gainera, eskualdeko sukaldariekin lankidetzan arituko gara produktua kontsumitzaileei hurbiltzeko eta mugilidoen inguruan egon daitezkeen aurreiritzi kulturalak ezabatzeko.



DABETA-ALBUREJO
Errute kontrolatua induzitzea, larba-hazkuntzaren optimizazioa eta «Alburejo» (Liza aurata) espeziearen aurregizentzea.
Proiektu honen helburu nagusia lazunaren (Liza aurata) ugalketa gatibutasunean modu koordinatu, planifikatu eta kontrolatuan lortzea da. Horretarako, espezie honen mantenurako protokolo espezializatuak ezarriko dira zentro kolaboratzaile bakoitzaren instalazioetan, espezie honek ugaltzeko bere ingurune naturalean behar dituen baldintzak gatibutasunean birsortuz.
Horrela, proiektu honek garapen jasangarrian eta 2030 Agendaren hainbat GJHen (Garapen Jasangarriko Helburuak) lorpenean aurrera egiten lagun dezake. Arrainen ekoizpen jasangarriak elikagaien eskuragarritasuna handitu dezake, tokiko komunitateen diru-sarrerak hobetu eta itsas biodibertsitatea babestu, aldi berean, elikagaien ekoizpenean enplegua eta berrikuntza jasangarria sustatzen du.
Proiektuan parte hartzen duten zentroak hurrengoak dira:
· C.P.I.F.P. Marítimo Zaporito
· IEPAAC Instituto de Estudios Profesionales Acuícolas y Ambientales de Cataluña
· CTAQUA Centro Tecnológico de acuicultura de Andalucía
· Kardala LHII Akuakultura Eskola
Talde lan honek zentro desberdinen artean ikasleen arteko elkartrukeak egitea baimendu du, ikasleentzat ekimen oso aberasgarriak bilakatu direlarik, bai eta zentro hartzaileentzat ere.
Kooperazioa eta elkartrukea formakuntzaren oinarriak dira eta proiektu honek balio horiek sendotzeko aukera eman digu.
Hasieratik, Mutrikuko akuakultura eskolan, internalizazioa helburu estrategiko bat izan da. Eskolak betidanik argi izan du garatuago dauden herrialdeetatik ikastea zein hain garatuta ez dauden herrialdeei laguntzea ikasleriaren ikaskuntza prozesurako eta eskolaren garapenerako oso garrantzitsua dela. Hau proiektu internazional desberdinetan gauzatu da.
Global training
Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen Global Training bekei esker, urtero Mutrikuko akuakultura eskolan hezitako hainbat goi mailako akuakultura teknikarik atzerriko enpresetan praktikak egin eta lan egiteko aukera daukate.

Ur biziak
Itsasotik-Ibaietara
Proiektu hau 2006an hasi zen martxan eta 2016rarte Akitania Euskadi izenpean aritu zen. Kardala LHIIk bertan parte hartzeko aukera izan zuen Senpereko Lyceé Saint Chritophe-kin batera. 2017tik aurrera proiektuak Interreg PyireneFP izena hartu zuen eta gaur egun Ur Biziak NAEN bezala ezagutzen da.
Instituto bakoitzak bere zentroan bere proiektu propioa garatzen du eta ekimen honek bien arteko erlazioa trinkotzea bermatu du. Horretarako, lehen mailako ikasleen arteko elkartrukea burutzen da: Mutrikuko ikasle zein irakasleek Senpereko ur gezetako instalazioak bisitatzen dituzte ur gezetako izakiekin praktikak egiteko aprobetxatuz. Bestetik, Senpereko ikasleak Mutrikura hurbiltzen dira gure instalazioak ezagutu eta Lyceé Saint Christophen ezagutu ohi ez dituzten ur gaziko izakiekin lan egiteko. Bai Senperen zein Mutrikun jardunaldiei bukaera emateko bazkari bat egiten dugu. Jarduera hau Kardala LHIIko curriculumean ezarrita dago.
Azken urteetan Akitania-Euskadi Euroeskualdean kolaborazio proiektu hau gauzatzeko dirulaguntza jaso dugu.
Interreg-Poctefa
Proiektu honetan Bidarteko ESTIA ingeniaritza eskolak, Blas de Lezo LHIIk eta Kardala LHIIk parte hartzen dugu. Helburua, gure kostaldean hondoratuta dagoen ontzi-ondarea ezagutzera ematea da, horretarako, dokumentalak, liburuak eta erakusketak ekoiztu eta antolatuko ditugu.
AQUA-VIEW Network
Europan akuakultura irakasten duten eskolen eta unibertsitateen arteko elkarte bat da. Kardala LHII elkarte honen zuzendaritza taldean dago, gure helburua Europar ikuspegia duten elkarren arteko hezkuntza programak bultzatzea eta eguneratzea da.
AQUA-VIEW Network is an organization for education in aquaculture, open to all vocational training colleges, as well as universities, and all other educators or industry partners specialising in aquaculture.
Initiated in October 2019, the Aqua-view project (2019-1-NL01-KA202-060275) was a collaboration between eight partners from seven different European Union countries specifically, the Netherlands, Slovenia, Spain, Austria, Belgium, Italy and Malta. The ERASMUS partners hailed primarily from aquaculture or applied sciences vocational colleges or universities. Professional profiles were defined at European Qualification Framework (EQF) Level 4 (Aquaculture Professional) and Level 5 (Aquaculture Entrepreneur). Learning units at EQF4 have been designed about aquaculture farming systems, breeding and processing and marketing of aquaculture biomass. At EQF5, there are learning units about aquatic biology and ecology, aquatic production, system maintenance, system design and engineering, management and policy, and entrepreneurship.
Following the end of the project, a network of partners was set up with the objectives being:
1. to strengthen and develop aquaculture education;
2. to increase mobility of educators;
3. to increase mobility of learners;
4. to develop joint aquaculture education along with industry;
5. to exchange teaching materials;
6. to be featured on our website;
7. to collaborate to or co-develop projects;
8. to participate in annual meetings with other partners.

Gipuzkoako ibaien laginketa
Gipuzkoako Foru Aldundiak, iktiofaunaren jarraipena egiteko asmoz, urtero Gipuzkoako ibai guztietan laginketa bat egiten du, arrantza elektriko bidez. Horietan, Kardala LHIIko 2. mailako ikasleek parte hartzen dute.

Mutrikuko akuakultura eskolak hasiera-hasieratik oso garbi izan du sektoreko enpresekin harreman estua izatea funtsezkoa dela ikasleei formakuntza hoberena eskaintzeko. Horregatik, sektoreko enpresekiko eta enpresa-osagarriekiko harremana etengabea eta estua da, eta ondorioz, lankidetza proiektu desberdinak gauzatzen dira.
Azti
AZTIrekin elkarlan hitzarmen bat mantentzen dugu. Hitzarmen honi esker, Aztik Kardala LHIIrena den batean zenbait ikerketa lerro burutzen ditu, eta Kardala LHIIk Aztiren jakintzaren transmisioa jasotzen du.
Heziketa Eskaintza Arautua /
Albisteak /
EMAILA
komunikazioa@kardala.eus
TELEFONOA
943 60 71 37
KOKAPENA
Portu Kalea z/g,
Kofradia Eraikina
20830 Mutriku, Gipuzkoa