Kurtso Hasiera: Arrantza Elektrikoa
Aurten ere, 2. mailako ikasleek Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ekolur ingurumen-aholkularitzak urtero burutzen duten arrain-populazioen jarraipen-programan parte hartzeko aukera izan dute. Landa-lan hauetan Leitzaran, Araxes eta Arantzazu bezalako errekak lagindu dituzte eta horrela ikasleek bertatik bertara ezagutu dute arrainak lagintzeko erabiltzen den arrantza elektrikoaren teknika; metodo honi esker, uretan tentsio txiki bat sortuz, erreketako izakiak une batez zorabiatu eta inongo kalterik egin gabe harrapatzen dituzte azterketak egiteko. Teknikari eta basozainekin batera, ikasleek harrapatutako aleak identifikatzen, neurtzen eta pisatzen lagundu dute, ondoren guztiak berriro ibaira bizirik bueltatzeko. Jarduera praktiko honen bidez, gure errekak zein osasun-egoeratan dauden ebaluatzen ikasi dute, espezie autoktonoak (amuarrainak, aingirak edo ezkailuak) eta espezie inbaditzaileak bereizten ikasiz. Eskerrak eman nahi dizkiegu Aldundiko eta Ekolurreko basozain eta teknikariei gure ikasleei ingurune naturala zaintzearen garrantzia bertatik bertara bizitzeko aukera eskaintzeagatik. Esperientzia benetan ederra.

Landa-lanerako prest.

Erreka ertzean sareekin.

Zubian, lanak amaitu ostean.

Izokin arrunt (Salmo salar) baten irudia.

Izakiak jasotzeko prest.

Jasotako espezie batzuk behatzeko unea.

Laginketa bukaera.

Taldea laginketan zehar.

