Boliviatik bisita
Tau fundazioaren eskutik, beraien bazkide den Tomas Katari institutu politeknikotik Ana Maricela Cervantes eta Edwin Morejon gerturatu zitzaizkigun aurreko astean. Gure instalakuntzak eta proiektuak ezagutzeaz gain, beraiek komunitate indigenen elikadura subirautza bultzatzeko garatzen ari diren proiektuak partekatu zituzten irakasle eta ikasleekin. Benetan esperientzia aberasgarria izan zen, etorkizunerako loturak eta lankidetzak indartzen dituen horietakoa.
Laster arte!


