Elkartrukea Cadiz eta Tarragonako eskolekin

 In Generala

Dabetaren (Liza aurata) errutea kontrolatzeko, larben hazkuntza optimizatzeko eta aurregizentzea hobetzeko Ministeritzak diruz lagundutako proiektuaren barruan, Cadizko CIFP Marítimo Zaporito eta Tarragonako IEPAAC ikastetxeetako ikasle eta irakasleak izan genituen gurean azaroaren 10-14 artean. Aldi berean, gure ikasle eta irakasleak ere, aipatutako ikastetxeetara joan ziren elkatrukea osatzeko.

Aukera paregabea izan zen ikastetxeen arteko loturak sendotu eta egiteko modu ezberdinak ezagutzeko. Laborategiko lanetan aritu ziren, baita laginketa ezberdinak egiten eta larbarioaren kudeaketa burutzen ere, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azkenik, Tknika bisitatzeko aukera izan zuten eta elkartruke amaierako bazkaria egin genuen sagardotegi batean.