Udan Hungariatik bisita
Uda honetan Hungariako Győr SZC Deák Ferenc eskola teknikoan lan egiten duen Ágnes Kovácsné irakaslea izan dugu bisitan. Bertako lanbide heziketaren ezaugarriak aurkezteaz gain eskolan erabiltzen ditugun sistema, tresna eta metodologia erakutsi genion. Aurrera begira proiektu bateraturen baten baitan harreman honekin jarraitzea oso positiboa izan litzateekela adostu genuen. Mila esker bisitagatik Ágnes! Kontaktuan jarraituko dugu.



