Bisitak Norvegia eta Irlandatik

 In Generala

Urtea bukatzeko bisita pare bat izan genuen eskolan. Alde batetik, Norvegiatik Val Skoler ikastetxeko ikasle eta irakasleak izan genituen gurean, eskola ezagutu eta besteak beste fitoplanktonarekin egiten dugun lana ezagutzeko asmoz. Bestetik, Lea Artibai fundazioaren eskutik Irlandako Kerry eskualdeko alga eta molusku ekoizleak (Pure Ocean Algae adibidez), Dingleko aquarium-eko arduraduna eta Munster-ko unibertsitate teknologikotik etorri zitzaizkigun bisitan.

Bisita hauek aukera ematen digute elkarlanean jarraitzeko eta ikasle zein irakasleentzat erasmus+ egonaldi aukera berriak zabaltzeko.